Pages

2009-09-04

Nola igaro ditugu jaiak? Balorazioa.


Orokorrean herriko festak giro ederrean igaro ditugu. Txosnagune ederra daukagu, sendoa, anitza, irekia eta gero eta trinkoagoa. Dudarik gabe herriko festaren erreferentzia bilakatu dena. Herriko kolektibo eta kuadrilek osaturik, bertan kokatu da festaren arima. Tamalez herriko agintarien jardunak ez du berdina islatzen. Txosnaguneko azpiegitura iraingarria izan baitzen: Komun gutxi eta asteburu osoa garbitu gabe, instalazio elektriko kaxkarrak, kontainer gutxi.

Gainera Jai Batzordeak kontrakoa proposatu arren, Pilartxo ostiraleko kontzertuak zein igandeko erromeria Barrancoan egiten tematu zen txosnagunean egin beharrean. Ondorioa: jenderik ez kontzertutan eta guztiok txosnetan. Hurrengo urterako jai batzordean borrokatu beharreko kontuak.

Gainera egin ziren bi ekintza partehartzaileak txukun irten zirela ezin uka. Larunbateko paelladak kuadrila ezberdinak biltzea lortu zuen. Eta bajadan dantzari eta musikari tartean hainbat kuadrila jaitsi ziren herri osoa ikusle zelarik. Salaketa izan bertan nagusi eta hori da hain zuzen gure eredua, hor sakondu behar dugu, jendea partehartzera animatu! Dantza, salaketa, eman hitza herritarrei! JAda heldu dira lehenengo zurrumurruak, izeba Pilartxori ezer gutxi gustatu zaiola esanez.

Beraz hor ditugu aurrera begirako lan ildoak:

1-Txosnaguneko kolektiboen arteko harremanak trinkotu eta udalaren inposaketen aurrean herri ahots moduan antolatu.

2-Txosnagunea ekintzak egiteko erabili, egunez zein gauez. Txosnaguneak jaiari zerbait aporta diezaiola. Udaleko zeinbat ekintza txosnagunean egiteko borrokatu (berbena eta ostiraleko kontzertuak kasu).

3-Jai partehartzaileen ildoan, Paellada zein bajada indartu. Herriko kuadrilak, lonjak bertan parte hartzera animatu. Goitiberen berreskurapena borrokatu. Partehartzea bultzatu.

4- Trapagarango haur guztiek dakite euskara (B-D ereduak). Haurrentzat diren erderazko ekintzak euskaraz izateko proposatu, eta jai batzordean borrokatu.

5-Garbitasunari doakionean plastikozko edalontzi, poltsa, litroek larunbat gauean txosnagunea zein ingurua penagarri uzten dute. Herritarren aurrean itxura txarra ematen diote gure txokoari eta gainera zikina da. Etorkizuna plastiko gogorrezko basoak dira. Txosnagunea behar honetaz kontzientziatu, proposatu. Aldaketa helduko da.

Herritarrak elkarrekin, Los Brincos-en gainetik beste jai batzuk posible dira!! Euskaldunak, partehartzaileak , herritarrak!! Gure esku dago! Geroa gurea da!