Hori da Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek esan berri duena. Orain 2 urte heldu da SNP (Scotish National Party) gobernura. Ez du aldiz gehiengoan gobernatzen. Baina bere programari jarraiki independentzia erreferenduma egiteko ahaleginean irmo jarraitzen du alderdiak.
Erreferendum legea datorren hileotan eztabidatuko da Eskoziako Parlamentuan. Unionistek proposamena atzera botako dutela esan dute, baina badira gutxi batzuk erreferendumaren aldekoak ere, independentistei behingoz argi uzteko eskoziarrek Erresuma Batuan jarraitu nahi dutela.
Han aldiz inork ez du aipatu Erresuma Batuko batasuna jokoan balego tankeak aterako dituenik. Herritarren iritzia galdetzea ilegala denik. Egia da Eskoziako Parlamentuak ez duela indepndentzia aldarrikatzeko ahalmenik, horregatik BBCren ustez «Eskoziako parlamentuak, berez, ez daukanez Eskozia herrialde independente aldarrikatzeko aginterik, erreferendumean baiezko botoak Erresuma Batuko gobernuarekin elkarrizketa hastea ekarriko luke. Noski, Eskoziako herria independentziaren alde mintzatzen bada, oso zaila zaie Westminstergo ministroei esatea: ez, ezin duzue».
Laster herrialde aske berriak agertuko dira Europan, Eskozia edo Flandes kasu. Biak ala biek ez dute borroka armatuan ekin behar izan haien askatasuna lortzeko. Espainia eta Frantziaren kultura demokratikoa aldiz bestelakoa da. Noiz onartuko dute Euskal Herriari hitza ematea, herritarren erabakia errespetatzea? Hemen hildakoak, kartzelatuak, torturak, debekuak, zigorra eta sufrimendua. Noiz arte? KONPONBIDEA: EMAN HITZA HERRIARI!!