Pages

2009-08-27

JAIAK HERRIARENTZAT NAHI DITUGU!

Bihar hasiko dira gure herriko festak. Askotan esan bezala, udalak inposaturiko jai komertzialak. Gauean izango ditugu kriston kontzertuak, LOS BRINCOS, ABBA revival, MOCEDADES eta BARRICADA. Ostiralean Vendetta, Kerobia eta Stupenda Jones. Harrizulatzaileak larunbatean, haurrentzako pailazoak eta dantza plaza astelenean. Horiek dira gure herriko bestak. Dirutza kontzertu eta eszenatoki erraldoietan. Gainera Batzokiak eta herriko beste tabernek muntaturiko karpan: gogo´s, streptease... (Zein balore dira horiek? Gora espaƱa kutre!) Eta egunez? Non dira gazte ezberdinak elkartzeko guneak, adin ezberdinetako jendea nahasteko espazioak? eta Espontaneitaterako tartea? Ez duzu gure herrian musikari espontaneorik ikusiko festa muntatzen, ez gazte kuadrillarik "liandola".

Pilarrek dio gure herrikoak meatzaldeko jairik onenak direla, dirutan bai, kontsumoan, jendetzan. Baina jaia eta kultura faktore ekonomikoekin neur daiteke? Gure ustez gure herriko jaiak plastikozko jaiak dira. Beste jai eredu bat nahi dugu, partehartzaile eta herrikoiagoa. Zaila da, Pilarrek jai batzordeak erabakitzen duenari betoa jartzen baitio. Horregatik aurten goitibera jaitsiera jai batzordeko kide gehienek onartu arren ez du egiten utzi. Horregatik ez du onartu Benito Lertxundik plazan jotzerik, "euskalduna delako" eta plaza "bere" gunea delako.
Hori dela eta opozisioko alderdiek (Ezker Abertzalea, PNV, EB) mozioa aurkeztu dute gaur udaletxean jai batzordeko erabakiak herriko kolektiboen menpe gera daitezen arautzeko. Ia hala den!

Dena den,herritarrak ezin gara geldi egon, txosnagunetik elkarrekin eraikitzen ari gara esparru berria: FREE TRAPAGARAN. Egia da lana poliki doala, nezkeza dela. Egia . Horregatik deialdia egiten dizuegu herriko gazte kuadrila-lonjeroei ekimen partehartzaileak babestu eta bertan murgiltzeko:

OSTIRALEAN : 21:00-24:00 bitarte txosnetan izango den talde lokalen kontzertura joanez.
LARUNBATEAN: Eguerdian kuadrilarekin paella egin eta txosnetan bazkaltzen.
Arratsaldeko 18:00tan egingo den bajadan parte hartuz.

Jai partehartzaileak, herriko arazoei loturik, euskaldunagoak, berdinzaleak... benetan herrikoiak bizitzea gure esku dago. Finkatu, indartu, ligatu... irabaztera goaz. HERRIA BIZI DADIN! HERRIAK BIZI DITZAN! Pilar kazike! Aurrera trapagaran bizia, trapagaran askea!