Pages

2009-08-12

Izeba Pilartxori noiz horrelako protesta bat?


Duela 2 urtetik jai batzordea dago gure herrian baina "meramente consultivo"-a da. Udalak eta kultur zinegotziak erabakitzen du dena. Izeba Pilartxok bilerak manipulatu, jaien eskema bileren aurretik erabakita ekarri, kontzertu handiak ere bai eta sobratzen den dirua herriko kolektiboek proposatzen dituzten ekintzetarako utzi.

Izeba Pilarren jaiak gaueko jaiak dira. Kontzertu handietan oinarritzen dira. Txosnagunea bazterturik uzten du, zergatik ez erabili txosnagunea beste festa eremu bat bezala. Zergatik ez antolatu animazioak (DJ, perkusio, txaranga...) txosnagune barruan, kontzertu handiak baino lehen edo gero? Herriko talde askok eta oso desberdinek partehartzen dugu txosnagunean, aurton 11 txosna izango gara!!

BAina Pilartxoren jaiak ez dira partehartzaileak, ez du herritarrak elkartzea gogoko. Izeba Pilartxok espektadore nahi gaitu, baina ez partehartzaile. Kontuz igual "se revelan"!

Eta egunez ez dugu ezer herrian, kriston presupuestoa (30.000 euro inguru) , gehien gehiena izebaren talde handientzako.

Bideoan bezala, Leioako gazteak errebelatu dira. Protesta espontaneoa antolatu zuten haien herriko jaietan. Agian Pilartxori belarrietatik tiratzeko ordua heldu zaigu. Pilartxo! Donde estan nuestras fiestas? Herriko jaiak, herriarentzat! Partehartzaileak, euskaldunak, herritarrak!