Gure lanean okupatuak egoten gara, beti presaka, trenean, kotxean, batera eta bestera. Berandu itzultzen gara etxera eta abiadura horretan ez gara konturatzen gauean izarrak ere gure buru gainean ditugunik. Noiz ikusi dugu ilargia azkenekoz?
Obra handiak ditugu bazterretan, Portugaletetik gatozenean Urioste parean egunero ikusten dugunez, edo Barakaldoko bidean Zaballatik aurrera. Trapaga auzoa SuperSurreko zubi erraldoiaren zutabe baten azpian ehortzirik, non gelditu da?
Eta hor ari dira, gau eta egun inurriak bezala, gelditu gabe lanean, Super surreko obretan. Animaleko zubia eraikitzen, lurrak mugitzen, mendia zulatzen, lehertzen eta guztia itxuraldatzen. Izugarrizko aldaketak ari dira egiten gure inguruan,eta gu gure egunerokoan ez gara ohartzen... Ez dugu gure ingurua zaintzen, oso arin ahaztu dugu gure herriko auzoak non zeuden... Nolako Trapagaran utziko diegu ondorengoei? Non zen Trapaga, non Kauso, non DuraƱona? Nor garen oroituko al dute gure seme alabek?

ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO: SuperSurreko lanak