
Guardia Zibila gaztesarea webgunearen elkartearen kontrako operazioa gauzatzen ari da. Andoaingo egoitzan sartu eta miatzen hasi dira gaur goizean, bi lagun atxilotu ondotik. Hauetako bat Iker Acero surflaria da, gaztesarea.net elkarteko lehendakaria.
Gaztesarea Euskal Herriko gazteriaren komunikazio plataforma da, herrietako informazioa zabaltzeko, edonork idatzi dezake bertan, gazte erakunde, mugimendu, proiektu edo ekimenen berri emateko. Trapagarango gaztetxetik ere sarri argitaratu ditugu gure herriko berriak bertan (lonjero eguna dela, gazteguna dela...). Gazteon iritzia, gazteon ahotik!

ASKI DA! Utzi bidea gure herriari!Utzi bidea euskal gazteriari! Ez digute ahoa itxiko, segitu dezagun euskal gazteok sarean, harremanean, zabaldu lagun guztiei mezu hau:
GAZTESAREArekin ELKARTASUNA!
Ametsak, sorkuntza, eraikuntza, lana eta herria .
Euskal gazteria jarraitu KOMUNIKATZEN.
AURRERA EUSKAL HERRIKO GAZTEON SAREA!!
Pasatu mezua.
INFO+: Berria.info