Bideo hau ikusita XIX.mende hasierako Trapagaranera eraman gaitu irudimenak. Meatokiak, herri sortu berriak, lan baldintza gogorrak, harrizulatzaileak, gaixotasunak, bizi itxaropen urria, emigranteak, barrakoiak, analfabetismoa...
Ez da Arboleda, Kongoko Errepublika Demokratikoko Bisi eskualdea da. Ez dira burdin meatokiak, Koltan meatokiak dira. Izan ere Koltana da XXI.mendeko burdina. Industri iraultza zena, telekomunikazio iraultza. Koltana mugikorrak egiteko erabiltzen den metala da. Kongoko herria eta euskaldun herria, atzo Arboleda eta gaur Bisi. Bi herri, bi mundu, baina lotura bat. Historia errepikatu egiten dela. Zangopilatuak berdinak, herria. Aberats - lapurrak berdinak, telefonoak erosten dizkiegun mendebaldeko enpresa multinazionalak. Eman baliabideak Kongoko herriari! bizi baldintza duinak, errespetua, maitasuna, elkartasuna eta borroka. Herri boterea.