
Eta orain, non gelditu da jendearen parte hartzea eta ilusioa? Non jendea elkartzea, kuadrilak nahastea eta biltzea? Gu geu, herriko auzotarrok gara herria hoberen ezagutzen dugunok. Gu geu antolatzeko egokionak eta gozatuko dugunak. Baina jaien antolakuntza udaletxearen menpe, kulturarekin trafikatzen duten enpresen eskuetan daukagu. Eta plastikozko jai prefabrikatuetan, herritarrak espazioa galtzen ari gara. Larreinetako jaien antolakuntzan enpresen esku, Arboledako jaiak antolatzeko enpresak, Txurrukako jaiak desagertutak, San Andresko jaiak desagertuak eta azkenik Trapagarangoak antolatzeko erdi jai batzorde-enpresa. Udaletxea pozik, dirua askatu eta kitto eta gu geu, herritarrok, ikusle. Auzoetako jaiak ahul. Arboledako jaiak, arboledako gazteak, zuek duzue geroa eskuetan. Hartu antolakuntza eta aurrera! Gaurkoa baino hobea izango da, seguru!