Pages

2009-06-06

Fermin Muguruzak II-SP. Alfonso Sastreri ohore.

Fermin Muguruzak ere igandeko uholde internazionalistarekin bat egin du. Alfonso Sastreri gutuna idatzi dio, iragana eta geroa lotuz, Alfonsok eta Evak eginiko ibilbidea goraipatuz.

Gutun osoa irakurtzeko: www.muguruzafm.com


Badirudi Espainiako beste herri zapalduetan, zein metropolian ezker iraultzailea pizten ari dela, zergatik ez dira aukera guztiak posible? Zergatik ez dago aldaketarako tarterik espainiako "demokrazia" bananeroan? Frankismotik gaurko egoera "sasi-demokratikora" ez da aldaketa handirik egon. Guztia lotuta utzi zuten, lehengo epaileen semeak dira epaile, lehengo militarren ondorengoak militar, lehengo enpresari berdinak gaurko hoolding ekonomiko.

Baina BESTE MUNDU BAT POSIBLE DA. Ekologista, herrien eskubideen aldekoa, feminista, langileen eskubideen aldekoa, arrazakeriaren aurkakoa, antimilitarista... Gutxi batzuen interes ekonomikoen gainetik gizatiarragoa, herrikoiagoa, iraultzaileagoa. Hortan ari gara ezta? Herri txikiak batu gaitezen... Igandean, Ferminek eta geuk ere, II-SP.