Pages

2009-06-09

Asteko errepasoa: Mundutik platano artera.

Asteazkenean Groenlandiako hauteskundeak izan ziren. Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar eta independentistak irabazi zituen hauteskundeak. Groenlandia Danimarkaren menpean dago. Azaroan onartu zuten autonomia estatutu berria, bertan autodeterminazio eskubidea onartzen zaie Groenladiarrei. Beraz, inoiz baino gehiago etorkizuna herriaren eskuetan, independentziarako ateak zabalik dituzte iparraldeko izotz irlan.

Hemen berriz betiko saltsak, GaroƱako zentral nuklearrari (Espainiako zaharrena) beste hamar urteko bizia luzatzearen alde jo du CSN batzordeak. Arabatik 5kmra. Herritarrek askotan erakutsi dute zentral honekiko desadostasuna. Zentralak estatu osoaren energiaren %1a prodizitzen du eta krisiarekin nahastuz, hor dira energia konpainiak zentrala itxiz gero prezioa garestituko dutela presionatuz. Zertarako eztabaida piztu, zertarako herritarrei galdetu? Azken erabakia Espainiako gobernuaren esku.

Frantziako gobernuak Abiadura Handiko Trenaren Lapurdiko zatia ez egitea erabaki zuela jakin genuen joan den astean. Igandean dena den erreferendumak egin zituzten Milafranga, Lehuntze eta Mugerren. Erreferendum legalak, europako hauteskundeekin batera egin zituzten. Parte hartzea %42koa izan zen eta AHTren aurka azaldu ziren hiritarrak (%90). Hegoaldean erreferendumak antolatzen dituzten alkateak epaitegira eramaten dituzten bitartean.

Zer ez aipatu Europako hauteskundeetaz, Iniziatiba Internazionalistaren botoak Espainiako mahai askotan ez ziren egon, katalunian aurrekoan baino 33.000 papeleta zuri zenbatu dituzte, 150.000 boto nulo gehiago estatu osoan, Euskal Herrian berriz hainbat bozka beste alderdietara desbideratu ditu ministerioak. Norbait jkozinatzen aritu da. Espainian hau guztiari demokrazia deituko diote. Gure etxean platanoari banana eta estadu espaƱolari "monarquia bananera". Haungandik lehenbailehen askatu, guretzat hobeto.