Pages

2009-06-10

larunbatean LONJERO EGUNA

3 urte pasatu dira gaztetxekoak lonjetatik Pikotxa banatzen hasi ginenetik. Hasieran ez genuen elkar hitz egiteko ohiturarik, gogorra izan da, ez geunden ohituta, tentsioak, beldurrak... 3 urte luzeetan gai ezberdinetaz hitz egin dugu, konfiantza hartu. Hortik sortu zen 1.Lonjero Eguna egiteko asmoa. Eta orain gure afizio eta tendentzia ezberdinen gainetik elkar hitz egiten dugu, elkarrekin egoten gara. Herriko gazteen sarea sortu dugu, lokalez lokal, txokoz txoko.

Festaren gainetik, interes berezia dauka lonjero egunak:

-Lonjero egunaren bidez lonjetako gazteok elkar ezagutu dugu. Poteoan batetik bestera ibiltzen gara, badakigu kuadrila bakoitza non egoten garen. Gure txokoak zeintzuk diren.

- Gaurko festa ofizialetan gazteak kontsumitzaile hutsak gara. Oraingoan berriz gu gara protagonistak, jokalari, sukaldari, zerbitzari, tabernari eta txosnari. Gazte guztion artean antolatzen ari gara lonjero eguna. Udaletxeko frenorik gabe. Libre. Autogestioa eta antolakuntza.

-San Gabrielgo jaiak indartzen ari gara. Azken urteetan goitik behera datoz auzoetako jaiak, gazteok elkartuz auzoei bizi berria ematen diegu.

-Gainera eguneko festa errekuperatu dugu. Horrela, haur edo zaharrekin ere elkartzen gara. Herri bat egiten dugu. Eta noiz ikusi dugu Trapagaranen festa egunez?

Jendeak esaten du gaurko gazteek guztiaz paso egiten dugula, akomodatuak gaudela, ez garela antolatzen… Egia da garaiak aldatu direla. Gero eta yankeeagoak gara. Kontsumismoa eta bizi garen gizarte ereduak kaletik atera gaitu, lonjetan sartzeko. Baina aislamendu honen aurrean bide berriak landu behar izan ditugu. Ez gara gure kuadrilan itxita bizi, ez gara gure lonjan itxita bizi eta lonjero eguna muntatu dugu. Ideia berriak, proiektuak, bilguneak lonjaz lonja hegaka dabiltza.. Gaur guztion artean, Lonjero Eguna. Bihar auskalo.

Burua, bihotza, eskua. Pentsatu, sortu, ekin: Trapagaran gazte konexion. Benetan lagunok herri bat sortzen ari gara.

INFO+: San Gabrielgo jaietako programa osoa