Pages

2009-06-04

Badator EHZ festibala: etorri nahi?


Uztailaren 3, 4 eta 5ean pasatuko da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibala Baxe NAfarroako Heleta herrian. Jada hamarkada igaro da EHZ festibalak bere lehenbiziko pausuak eman zituenetik.

Basetxetik behin baino gehiagotan izan gara EHZn. EHZ musika festibal bat baino gehiago da. EHZk beste eredu mota baten baloreak eramaten ditu praktikara. Kontsumo arduratsua bultzatuz, bidezko merkataritza produktuekin, bertako nekazarien produktuekin. Ingurua maitatuz eta babestuz garbiketa eta birziklapen bidez. Berdintasunean. Beraz EHZ 3 egunean zehar mikrogizarte alternatibo bat eraikitzen saiatzen da.

Baina ororen gainetik EHZ AUZOLANEAN oinarritzen da, horrela festibala laguntzaile moduan lanean ari diren milaka jenderekin antolatzen da. Trapagarandik ere, Euskal Herri berri horren eraikuntzan ematen dugu gure aletxoa, eta urtero dago bertara lanera edo festara joaten denik. Aurten ere ekipoa montatu dugu. EHZko laguntzaile izan nahi duzu? Baxe Nafarroa ezagutu? HAngo gizarte dinamikak ikusi eta bizi? Lagunekin parranda egin eta festibala lagundu? bidali mezua helbide honetara eta elkarrekin antolatuko dugu lan ekipoa!
basetxegaztetxea@gmail.com

mugak hautsiz, elkarrekin Euskal Herri berria!

INFO+: http://www.ehz-festibala.com/