
Gaurko krisialdiaren aurrean bestelako gizarte eredu demokratikoago, partehartzaile eta berdinzaleago baten alde hauek dira plataformaren helburuak:
- Eredu kapitalista auzitan jarri eta bestelako Euskal Herri baten alde egitea.
- Aldaketa sozial horren funtsezko elementuak identifikatu, gizarteratu eta horren aldeko indar metaketa bultzatzea Euskal Herrirako herri alternatiba osatuz.
- Krisiaren aitzakian patronalak nahiz Gobernuak hartzen ari diren neurriak salatzea.