Pages

2009-02-10

COKE PLANTA egiteko BAIMENA eman du Muskizeko Udalak. MEATZALDEA JEIKI!

Muskizeko Udalak gaur onartu du COKE planta eraikitzeko lizentzia ematea. Udal batzordean hartu dute erabakia. EA-PSEren aldeko botoekin, herritarren nahiari bizkarra eman eta Petronor enpresari kontsezioa egin diote.

EusKal Herrian azkarren industrilizatu zen eskualdea izan zen gurea, paisaia osoa aldatuz, produktu industrial kutsakorrak nonnahi sartuz, gure hirigintza kaotikoki eginez... Ez gara Goierriko mendi txoko politean bizi. Gure ingurua degradatua da, industriala, urbanoa. Baina gurea! Maite dugu eta hemen bizi nahi dugu!

Azken urteotan asko eta asko izan gara COKEren aurka azaldu garen Meatzaldeko herritarrak. COKEren aurka Muskizen inoiz izan diren manifestazio jendetsuenak egin dira, kontzentrazioak, inoiz egin diren sinadura bilketa handienak. Ez al da argi gelditu COKEren aurkako jarrera errotua dagoela? Gizarteko sektore zabalen babesa duela? Bada udal politikoentzat ez; eta nahigo izan dute begiak itxi eta enpresa handien interesen aurrean makurtu, herritarren artean hainbeste kezka sortzen duen proiektuaren inguruko eztabaida publikoa sustatzea baino.

Hain zuzen ere hau zen COKEren aurkako plataforma azken garaiotan eskatzen ari zena: Martxoaren 1eko hauteskundeak baliatuz COKEren gaiaren gainean Muskizen erreferenduma egitea. Amerikako Estatu Batuetan ikusi dugu bere baitako estatuetan azken hauteskundekin batera erreferendumak egin direla. Hemen zergatik ez? Ez al gara nagusi GUZTION ARTEAN erabakitzeko? Betiko jauntxo, politikutxo eta kaciqueen eskuetan utzi behar al dugu gure ondorengoen geroa? ASKI DA!COKE EZ!

MEATZALDEA KALERA!
Osteguna, otsailak 12
19:30etan Udaletxeko atarian PLENORA

Ostirala, otsailak 13
19:00etan ITXIALDIA-eztabaida GAZTEGUNEAN

Larunbata, otsailak 14
12:00etan KONTZENTRAZIOA Kultur etxeko atarian

COKE plantaren aurkako plataformaren iritzia: