Pages

Kurdistan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kurdistan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-04-03

NEWROZ, kurdistan eta Euskal Herria.


Newroz duela bi aste ospatu zuten Kurdistanen. Kurduen aberri eguna. Martxoaren 21ean mendi kaskoetan sua eginez ospatzen dute Kurduek urte berria eta horrekin batera haien eguna.

Munduko estaturik gabeko nazioetan Kurdistan da handiena. 40 milioi Kurdu, 4 estatutan banatuta, Siria, Irak, Iran eta Turkia. Azken hau, Turkia, da hain zuzen Espainiarekin batera XXI.mendeko Europan alderdiak legez kanpo utzi eta militante politikoak kartzelatzen dituen bakarra. Hala pasatu da Kurduek sortu dituzten alderdi politiko guztiekin. 9 aldiz sortu dituzte alderdi berriak Kurdistanen eta 9 ilegalizazio izan dira. Ezker Abertzalearen aurkako Espainiako epaiak oinarri hartuz, azken aldian Turkiak DTP (Gizarte Demokratikoaren Alderdia) legez kanpo utzi zuen.

Espainian eta Turkian XXI.mendeko inkisidoreak lanean dabiltza, azkena Espainia aldetik heldu zaiguna. Auzitegi Gorenak SORTU alderdiari ez dio uzten hauteskundeetan aurkezten. Euskal Herriko sentisibilitate oso bat legez kanpo. 20.000 pertsona "zikin" aurretik zerrendaren batean joategatik eta hauteskundeetara aurkeztu ezinik.
26.500 lagun Bilbon manifestatu ginen atzo. Legalizazioren alde eta normalizazioaren alde. Euskal Herrira ere udaberria helduko al da! NEWROZ PIROZ BE!


2009-12-26

Turkian Espainian bezala.



Atzo Turkiako gobernuak DTPko (gizarte demokratikorako alderdia) 85 politikari atxilotu zituen. Udaletxeetako alkateak, bozeramale politikoak edo arduradunak dira denak. Duela 2 aste utzi zuen Turkiako gobernuak legez kanpo kurduen DTP alderdia, ondoren iritsi dira atxiloketak. Gogorra doa Turkiaren menpe dagoen Kurdistanen azken urtea. Kurdueraz argitaratzen den egunkari bakarra "Azadiya Welat" ere itxi baitu gobernuak.

PKK-k ordea bakerako proposamena aurkeztu du, Marmaro itsasoko uharte bateko kartzelan bakartuta dagoen Abdulah Ocallan buruzagiak eginiko errepide orriaren bidez. Gainera Irakeko mugatik Istanbulera 30 gerrillariz osatutako taldea bidali du, mintzakide gisa.

Kurdistan eta Euskal Herria. Turkia eta Espainia. Bi hauez gain Europan ez dago hainbesteko eskubide urratze pilatzen dituen lege estaturik. Beraz konponbideak hurrun ematen du, Turkiak ez baitu Kurdistanen barne arazo bat duela onartzen eta errepresioa besterik ez du eskaintzen. Bitartean Kurdistango herritarrak, haien hizkuntza debekaturik, onarpen ofizialik gabe, herri moduan antolatu ezinik, sufritzen, zai diraute. Kandil mendietan diren PKK-ko 10.000 gerrilariak ere zain... Justiziazko konponbide baten zain.

INFO: Argia aldizkariak DTPk irabazitako herri batean egindako diapo-erreportaia. AURRERA DTP!BIJI KURDISTAN! aske, batua, bere baliabideen jabe!

2009-08-16

PKK 25 urte: Mendien lagunak esperoan


Gaur dira 25 urte PKK kurdistango gerrilla altxatu zela. Haien buruzagiak (Abdullah Ocallan -ek "APO"k) 10 urte daramatza preso Marmarako itsasoko irla batean dagoen segurtasun handiko kartzelan (Turkia). Azken berriek diote bake proposamen bat plazaratuko diola aste honetan Turkiako gobernuari.

Artzain herria da kurduena. 4 estatuan banatuta, Siria, Irak, Iran eta Turkia. Haien hizkuntza mintzatzea, transmititzea debekatuta zaie, haien kultur identitatea espresatu eta garatzea. Zanpatuak, baztertuak, sakabantuak eta ukatuak. Nazioarteak haiei bizkarra eman die beti. eta egia esan oso notizia gutxi heltzen zaizkigu bertatik. Kurduek diotenez mendiak dira haien lagun bakar. Baina askapen prozesuan gauden kolektiboen arteko berri izatea ezinbestekoa zaigu, ezbaiakude bakarrik munduan. Gu bezala badira justiziako mundu hobe baten alde ari diren herriak, kolektiboak, sektoreak. Mundu osoan, edonon! Izan dezagun elkarren berri, zabaldu informazioa, berriak... Elkartasuna gure indarra!! Biji Kurdistan! ...eta Kurduen mendietan bihar argituko du eguzki berriak.

2009-03-21

NEWROZ.


Martxoaren 21a, udaberriaren etorrera guretzat, kurduentzat NEWROZ. Kurdistango aberri eguna. Sua eginez aldarrikatzen dute haien herri zatituan, mendi eta zelaietan badirela.

Kurduak 4 estaturen menpean banaturik: Turkia, Irak, Iran eta Siria. Orohar, haien hizkuntza debekaturik, haien ikurrak zigorturik, komunikabideak sortzea, hezkuntza izatea, kultura garatzea, ekonomia eta baliabideak gestionatzea ezinezkoa... Milaka izan dira haien etxeetatik mendira jo duten gizon emakumeak, milaka beste herrietara exiliatuak. RojTV-k (kuduren telebista) alemaniatik emititzen du, PKK-k mendietatik erantzun eta kurduek gaur, haien herri eta auzoetan sua piztu, kantuz, dantzaz, egun berriari ongi etorria egin. Biharko egunsentiak askatasuna haizea ekar diezaien. Zagros mendietako garrak gure leihoetatik ere aske ikus daitezen.

Kurdu, korsikar, bretoi, palestinar, tamil, euskaldun... askatasuna denentzat.
BIJI KURDISTAN!

INFO+: HPG (herriaren defentsarako indarren orria)