Pages

2015-02-04

Santa Ageda eskea gaur: lurra esnatu dadin.


Urtero bezala Santa Ageda bezperan koplak kantatuz eskean arituko dira hainbat kantari kuadrilla Euskal Herriko herri, auzo eta baserrietan. Neguaren erdian, lurra esnatzeko antzinako erritoetan sartzen da San Ageda eskea bere jatorrian. Inauteriak, carrascoliendas, neguko etxez etxeko eske desberdinak, Ituren eta Zubietako joaldunak, guztiak berdina dira. Lurra makilaz kolpat, joareen bidez iratzarri, jan eta edan, udaberria, beroa, uztak eta bizia itzul dadin. Trapagaranen ere ohitura denez Eskontrilla auzotik irtengo gara, musikari eta kantari, etxez etxe aurtengoan KORRIKArako dirua biltzeko asmoz

Gaur, otsailak 4 arratsaldeko 18:00etan
Eskontrilla auzotik
SANTA AGEDA BEZPERAko eskea. musika eta kantu.