Pages

2015-02-07

Otsailaren 21ean izango da Carrascoliendas eguna.



Urtarrila amaitzearekin batera iristen da urtero inauteri garaia. Europa zaharreko ohitura, etxez etxeko eskea, dantza edo kantu ezberdinez apaindutako ohitura. Neguaren aurrean lurra esnatu eta bizia ekartzeko erritual zaharra da. Carrascoliendas deitzen da ohitura hau gure herrian, 1930 hamarkada arte  gure herriko gazteek egiten zuten ohitura, frankismoko debekuek  galdu zutena eta duela 5 urte berriz ere herrian berreskuratu genuena. Otsailaren 21ean izango da aurten. Goizean auzoz auzo, arratsaldean herrian bazkaria tarteko Gorde data eta hasi berotzen. Otsailak 21 carrascoliendas, mundu globalean sustraia badugulako, gu geu norbait bagarelako.