Pages

2014-12-27

Urteko agurra Pico la Cruz menditik egingo diogu Trapagarango jendeak.


Munduan zenbait lekutan ohitura da urteari agurra mendian ematea. Pertsonek naturarekin dugun berezko harremanaren erakusgarri izan daiteke zenbaitentzat, edo mendi arteko herri eta bailaretan bizitzearen ondorio agian. Azken urteotan bezala Pico La Cruz mendian egingo diogu agurra urteari Trapagarango jendeak. Ohitura hau duela 4 urte hasi ginen lantzen, Olentzero batzordearen barruan egiten diren gabonetako ekintzetan sartuta, Larraineta mendi taldeak antolatuta. 

Berria zena, jadanik ohitura bihurtu da eta horrela hainbat eta hainbat herritar, gazte eta zahar, guraso eta haur elkar topatuko gara Pico la Cruz mendian, Meatzaldea gure oinetan, Enkarterri bizkarrean eta Kantauri itsasoa aurrean urteari agur esateko. Gizakiak natura bezala pertsonak ere gure ondoan behar ditugulako. Ondo amaitu urte zaharra eta hobeto hasi berria. URTE BERRI ON DANOI!

ABENDUAK 31 ASTEAZKENA
9:00tatik aurrera Pico La Cruz mendira igoera (musikari, komando sukaldari, herritar, auzotar...)
10:00-12:00 topaketa gailurrean
13:00 aldean dantza plaza Arboledan