Pages

2014-12-21

Asteazkenean Olentzero kantatzen joango gara gazteak auzoz auzo.


Azken urteotan egin dugun bezala aurten ere, olentzero egun goizean auzoz auzo arituko gara kantu, kopla eta dantzatan herriko gazteak. Negu erdian urteko egunik laburrenari agur esan eta eguzkia luzatuz joango den aro berriari ongi etorria egiteko eta momentu polit bat pasatzeko. Horrela gure herriko auzoak eta bertako jendea ezagutuko ditugu kantu zaharrak ikasiz, kopla berriak eginez eta gure herria hobeto ezagutuz. Etorri eta animatu!!

ASTEAZKENA ABENDUAK 24
goizeko 9:30etan Zaballako matadero aurretik
Trapagaran bizirik! Gazteria bizirik!