Inmigranteak izan gara euskaldunak ipar-hego Amerika edo Australian joan den mendean, horrela sortu dira munduaren luze eta zabalean dauden hainbeste euskal etxeak. Emigrante lurra izan da bestalde Euskal Herria, gure herriak estatuko nekazari herrietatik lanera iritsitako emigrantez osatu dira. Meatokietara asko, Ezkerraldeko lantegi handietara beste asko. Eta orain berriz ere badira gure herrietan, krisiaren eraginez, kanpoaldera alde egitea beste aukerarik ez duten gazteak.
Baldintzek markatzen ditzute gure bizitzeko aukerak eta horren arabera mugitzen gara, bizimodu hobe baten esperantzaz, bagatoz ala bagoaz. Horrela azken hamarkadatan izan da Afrikatik gurera iritsi den emigrazioa. Askotan ikusi dugu telebistan, Afrikako mugetako gero eta harresi luzeagoetan, txalupa txikietan mediterraneoko uretan. Gure artean daude, baina ezagutzen ote dugu elkar?
Hortaz hitz egingo du AGHARAS kultur taldeak larunbatean. AGHARAS gure herrietako marokiar emigrante gazteek, amazigh ("bereber") kultura mantentzeko sorturiko taldea da. Zergatik alde egiten dute haien herritik? Zeren esperoan? Nola iristen dira gure artera? Ze esperantza dute Europaz eta zer topatzen dute gure artean?
Guzti honi buruz hitzegiteko jardunaldia egongo da larunbatean gaztetxean:
maiatzak 24, larunbata gaztetxean
17:30etan Afrika iparraldeko amazigh lagunekin solasaldia.
amazigh askaria (te+pastak)
Henna tatuaiak
21:00etan kontzertua
AGHARAS taldea + PASAJEROS SIN BILLETE
Sahara iparraldeko AHIDOUS dantzak