Pages

2014-05-20

HITZALDIA: Energia kooperatiba herrikoiak oligopolio elektrikoaren alternatiba?


Iberdrola, Endesa... hiruzpalau dira estatuan energiaren monopolioa daukaten enpresak. Guztiok baliatzen dugu argia geure etxeetan eta guztiak enpresa handi horiei ordaintzera behartuak gara. Hegoaldeko herriak lapurtzen eta espoliatzen ari diren enpresak, kutsatuz energia sortzen duten enpresak eta diru irabazia helburu bakar duten enpresak, guztiak ala guztiak. Posible da haien atzaparretatik atera eta beste alternatibak eraikitzea? Goiener eta Som Energia dira egoera honi aurre egiteko sortu diren kooperatiba herritarrak.  Auzotarrek sortua, eredu jasangarrian oinarritua eta bere bazkideen artean erabat horizontal eta demokratikoa.

Hau guztiaz gehiago jakiteko hitzaldia egongo da asteazkenean gaztetxean.

ENERGIA KOOPERATIBA HERRIKOIAK OLIGOPOLIO ENERGETIKOAREN ALTERNATIBA?
Hizlariak: Som Energia eta Goiener kooperatibetako ordezkariak.
maiatzak 21, asteazkena
19:00etan gaztetxean