Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldeak bultzaturik eskualdean gertatzen diren
Ingurumen Erasoak ikertzeko herritar batzorde bat osatu nahi da.
Petronorretik abiatuz Cokeren aurkako borrokan nabarmendu da azken urteotan Meatzaldea Bizirik plataforma. Petronorren gaineko hainbat auzi argitara ateraz, salaketak ezarriz, gure ingurumenaren eta osasunaren alde jardun da Las Carreras eta Muskizen nagusiki aritu den talde hau.
Hortik dator eskualde osoa bere zabalean hartuko duen herritarren batzorde ireki bat osatzeko deialdia. Meatzaldea Bizirik plataformak Eusko Legebiltzarrean egin zuen interbentzioaren harira Petronorren kutsadura kontrolatu eta jarraipen bat egiteko batzorde bat eratzea erabaki zuten Legebiltzarkideek. Batzordea eratzera doa, ez diote ordea herri mugimendu eta ekologisten ordezkariei bertan parte hartzen uzten. Horregatik hartu dute herritarrek batzorde ireki bat osatzeko erabakia. Horretarako Petronorren kutsaduraren distantzia pean diren herri edota
eskualdeko pertsona zein elkarteei luzatu zaie deialdia: Meatzaldea, Enkarterri, Ezkerraldea,
Bilbo, Getxo eta Castro Urdialeseko elkarte guztioi. Zita jarrita dago! Gure ingurua, gure osasuna, gure eskualdea defenda dezagun!!
PETRONOR eta ESKUALDEKO INDUSTRIEN KUTSADURA KONTROLATU ETA JARRAIPENA EMATEKO BATZORDE HERRITARRA
Martxoaren 22an, larunbata
11:00etan Muskizeko Gaztegunean