Pages

2014-03-19

HITZALDIA: Emakumearen papera jaietan eta gure ohituretan.



Azken aldian eztabaida sortzen ari den gai da honakoa. Dantza batzuk mutilenak direla, beste batzuk neskenak. Badirela ohiturak neskei debekatuak (alardea irun eta hondarribian, mutil dantzak Baztanen). Horrela izan al da hau beti? Zein izan da historian zehar gure esparru publikoan eta ohituretan emakumeon pisua eta papera? 

Jai esparruetan ospatzen dira normalean horrelako dantza eta ospakizunak. Jaiaren baitan emakumeok zein paper dugu? eta nola jokatzen dugu edo uzten digute jokatzen? Pentsatzen dugu oso gizarte aurreratuan gaudela, ez dagoela generoen arteko hainbesteko ezberdintasunik, hala al da ordea?? Honetaz jakin eta sakondu nahi baduzu aukera duzu bihar arratsaldeko 19:00etan gaztetxean. Gai honen inguruko mahai inguru eztabaida aurkezpena egongo baita. Etorri,  entzun, ikasi, partehartu eta elkarrekin gure buruak loratu!!

HITZALDIA: Emakumearen papera gure jai eta ohituretan
Bihar osteguna, 19:00etan gaztetxean
Hizlariak: Oier Araolaza dantza maisua eta Araitz Rodriguez FARAPIko antropologa feminista

ZABALDU! SHARING IT! DIFFUSEZ-LE! eta etorri!