Euskal Herrian ohitura da urte zaharra agurtzeko mendira joatea. Azken 3 urtetan Pico la Cruzera igota egiten dugu urteko azken ibilaldia trapagarango jendeak. LarraƱeta mendizale elkarteak antolaturik urtetik urtera sustraitzen ari den ohitura da, lagunekin mendira joan, musika piezaren bat jo, dantzatu, solastu, jan edan, konpartitu eta naturaz gozatu.
Pertsona eta mendia, mendia eta pertsona betidanik elkar loturik izan baikara geurean. Aurten ere bertan izango gara. Elkartu lagunak eta etorri!
abenduak 31, urteari agur menditik
9:30etan txaparralen
11:30etan Pico la Cruzen