Pages

2013-12-29

Bihar aurkeztuko da herriko olentzerori buruzko dokumentala.

Iazko gabonetan hasi ziren grabaketak, eta hortik aurrera egindako elkarrizketa eta material bilketak bihar  aurkeztuko da 30 minutu inguru irauten dituen dokumental batean. "Trapagarango Olentzero, nondik nora?" lanak, Olentzero egitearen ohiturak gure herrian izan duen historia eta aldaketa jasotzea izan du helburu.  

Antzina gure herrian ez zen Olentzero ospatzen, duela 40 urte inguru hasi zen gure herrian egiten, euskarari eta ikastolako gurasoei oso loturik. Denboraren joanean ordea ohitura aldatuz joan da, egokituz, ohitura arrotz izatetik, herrian barneratu eta "geure" egin arte. Kontakizun hau guztia, partehartzaileen sentsazioak, irudiak eta pentsamenduak barnebiltzen ditu "Pelos eta Kuduru" herriko zinegile gazteek egindako lanak. Galdu ezineko ikusgarria.  

Bihar abenduak 30
19:00etan OLASO JAUREGIAN
etorri!

historia herritarrek bizi eta herritarrek kontatu!