Trapagarango plataforma sozialak manifestazioa deitu du datorren ostegunerako herrian. Manifestazio hau euskal sindikatuen eta gizarte eragileen gehiengoak deitu duten greba orokorraren kontestuaren baitan konbokatu du plataforma sozialak. Manifestazioak 3 aldarrikapen nagusi izango ditu:
1-ALDAKETAREN BIDEAN LANGILE eta SINDIKATUEN ARTEKO BATASUNA eskatzea.
2-Gobernuak herritarren kontra aplikatzen ari diren eskubide MURRIZKETA, zerbitzu REKORTE eta ERREFORMEn AURKA azaltzea eta STOP esatea.
3-Bankero eta multinazionalen interesen bidetik konponbiderik ez dagoela aldarrikatzea eta BESTE SISTEMA EKONOMIKO SOZIALAGO eta JUSTUAGO bat eraikitzea BEHARREZKOA DELA ALDARRIKATZEA.
Hau guztia eskatzeko protesta deitua dago ostegunerako.
MANIFESTAZIOA
Maiatzak 30, osteguna
19:00etan Boulebardeko erlojutik (1ºmayo etorbidean)
Politiko eta bankuen diktaduratik kanpo gehiengoa gara, elkar gaitezen eta bizimodu berria eraiki!