Meatzaldeko kolektibo sozialek antolatu genuen maiatzak 1eko martxa arrakastatsua inflexio puntu bat izan da herriko plataforma sozialaren bidean, hemendik aurrera Trapagarango dinamika sozial sendotu nahi dugu mugimendua fase berri batean sartuz. Protesta soiletik eraikuntza eta elkarlan zabalagoetara pasatzea da planteatzen ari garen erronka. nola egin ordea? Mahai gainean dauden ideiak aztertu eta planifikatu eta diseinatzeko batzarra egingo da bihar anbulategi zaharrean. Interesa duenak edo parte hartu nahi duenak aski du bertaratzea.
Plataforma sozialean aztergai bihar:
1-Maiatzak 1eko martxa, balorazioa eta eskualdeko gainontzeko kolektiboekin elkarlana iraunkortzeko beharra.
2-Protestatik eraikuntzara. Krisiaren aurrean herritarren zerbitzuak eskainiko dituen katalogoa egiteko proiektua.
3-Plataforma soziala krisiak ukitutako herriko beste kolektiboei zabaltzea, antolaketa eta koordinazio dinamikak.
4-Maiatzak 30eko greba orokorra.
PLATAFORMA SOZIALEKO BILERA IREKIA
bihar, maiatzak 8, asteazkena
19:00etan anbulategi zaharrean