Germinal filma Emile Zola frantses idazlearen nobelan oinarritua dago. 1885ean idatzia dago Germinal eta XIX.mendeko Frantziako iparraldeko ikatz meatokietan dago kokaturik. Germinalen kontakizunak industrializazioak ekarri zuen gizarte aldaketa erraldoia, oligarkia eta meatzarien arteko bizimodu diferentzia eta lehenengo langile protesten sorrera isladatzen ditu. Lehenbiziko meatzari grebak, ezkerreko ideologia ezberdinen tendentzia eta ildoak...
Egoki ikusi dugu Germinal filma igandeko zineforumean jartzea, gure eskualdeko burdinezko meatokietako historiarekin antzekotasun handia duelako. Arboledako meatokietan gertatu zen Euskal Herriko lehenbiziko greba, bertan sortu zen sozialismoa eta beranduago komunismoa. Meatzarien esplotazio bortitza, lan baldintza gogorrak, miseriak eta Neguriko oligarkiarekiko bizimodu diferentziak gure herriko GERMINAL liteke. Interesa duenarentzat, igandean egongo da filma gaztetxean ikusgai:
AURRERA MEATZALDEA GORRIA!
IGANDETAKO ZINEFORUMA
GERMINAL
maiatzak 5 igandea
18:30etan gaztetxean