Euskararen alde 2 urtean behin egiten den mobilizazio handiena da KORRIKA. Bihar hasiko da Andoainen martxoaren 24an Baionan amaitzeko, tartean milaka eta milaka pertsona gara euskararen alde gure herrietan aritzen garenak lasterka, Trapagaranen ere bai. Horregatik nahi dugu herriko gazteok aurtengo edizioan Trapagaranen kilometro bat elkarrekin egin, gazteok euskararen alde gaudela adierazteko. Lonjaz lonja, kuadrilaz kuadrila, elkar lotuz eta proposatuz hasi gara gaztetxetik, gazteon kilometroa prestatzeko herrian. animatu eta kolegekin etorri!
Gazteok garelako gure herriko generazio euskaldunena eta prozesu horretan laguntzeko prest gaudelako. Martxoaren 22an Trapagarango kaleetan egongo gara! GAZTEON KILOMETROAN! Giro gehien egongo den kilometroa! Trapagaran Euskal Herria, Trapagaran euskaraz! KORRIKArekin BAT!