Barakaldo eta Zorrotzan grabatutako laburmetrai honek gure eskualdeko garai industrialari omenaldi bat egin nahi dio eta etorkizuneko memoriarako gorde behar dela adierazi. Fabrika bat botako dute eta bere azken eguna da. KEA laburmetraiak aldaketa baten
historia kontatzen du, bukatzen den mundu batena eta berarekin batera pertsona
arrunten bizitzaren parte bat arrastatzen duena, aro berri baten aurreko
zalantzak, beldurrak eta esperantzak ekartzen dituena.
Desindustrializazioak bizimodu baten
desagertzea ekartzen du berekin, eta beste baten agerrera. Gure Ezkerralde eta Meatzalde honetan oso presente dagoen errealitate bat.
Larunbaterako plataforma sozialak antolatu duen arratsaldean izango da ikusgai filma. PASAJEROS SIN BILLETE eta BOUGAFER BAND taldeen erdian. Bertan zuzendari eta egileekin hitz egiteko parada egongo da.
Larunbata 20:00etatik aurrera gaztetxean
PLATAFORMA SOZIALAREN ALDEKO ARRATSALDEA
KONTZERTUAK
+
+KEA film laburraren proiekzioa