Pages

2013-03-14

HITZALDI-EZTABAIDA: Haurrekin heziketa alternatiboa eraikitzea posible da?


Askotan hitzegiten dugu eskolaz eta hezkuntzaz. Asko teorizatzen da horren inguruan, haurren inguruan aritzen garenok ere asko hitzegiten dugu horri buruz, adibide praktikoak ordea gutxi dira. Bakarrik sentizen garelako, sistema ofizialaren barruan aukerarik ikusten ez dugulako edo ofiziala ez denetik kanpo zerbait egiteak beldurra ematen digulako. Eztabaida ordea egon badago. 
Posible al da beste mota bateko harremanetan haurrak hezi eta hazitzea? Umeen autonomia bultzatuz, inguruari lotua, kritikotasuna landuz, euskara, naturarekin bat egitea, sormenari bide eginez, gurasoak proiektuan inplikatuz...

Baxe Nafarroan hainbat gurasok BIZI-TOKI eskola alternatiboa jarri dute martxan, haurren heziketa beste modu batez egiteko. Haietako batzuk izango dira astelenean gaztetxean haien esperientzia azaldu eta haurrak eta heziketaren inguruan eztabaida sortzeko. Gaiaz interesa baduzu etorri!

MARTXOAK 18, astelena
19:00etan Trapagarango gaztetxean
HITZALDIA + MERENDU EZTABAIDA: BIZI TOKI heziketa proiektua. Posible da beste mota bateko harremanetan haurrak hezi eta hazitzea?