1960. kilometroa izango da herriko gazteon kilometroa KORRIKAn. Gazteok euskararen alde elkarrekin ari garela azaltzeko, gainontzeko herritar euskaltzaleekin batera gure ale txikia jartzeko. Lonjetako lagunak, gaztetxea, kuadrilak, institutuko ikasleak... Gazteok bagara izango da noizbait Trapagaran euskalduna, gu baikara herriko sektore euskaldunena, gu baikara gure herriko geroa.
Joan den ostegunean irten zen Korrika Andoaindik eta ordutik gelditu gabe ari da ibarrez ibar, herririk herri gau ta egun euskararen hauspoa lau haizetara zabaltzen. Pirinio gainetik Erriberako lurretara, eta Ebro bazterretik Korrika badator Meatzaldeko burdin artera. Trapagaranen sartzearekin batera lehenbiziko kilometroa izango da gazteok egingo duguna. Aldai gainean (Institutu gainean) hartuko dugu, San Gabrielen sartu eta Arkotxara jaisteko. Animatu eta parte hartu!
1960.Km
GAZTEON KILOMETROA
Alto Aldai-San Gabriel-Arkotxa
Datorren ostiralean, Martxoak 22
goizeko 8:45ean
Trapagarango gazteria euskararen alde!
Trapagarango gazteria Euskal Herriaren alde!
Trapagarango gazteria Euskal Herriaren alde!