Pages

2013-02-10

Ugarteko etxe kaleratzea geldiarazi dugu! Zorionak Trapagaran eta aurrera Mari Karmen!


Ostegunean Mari Karmen beste aurpegi batekin ikusi genuen, burua goian, lasaiago eta sendoago desahucioen kontrako Trapagarango manifestazioan. 100 pertsonatik gora elkartu ginen eta bertan jakin genuen UGARTEn astearterako planteatuta zegoen DESAHUCIOA APLAZATU egin zutela. Mari Karmen eta bere familia beraz ez da bere etxetik kaleratua izango eta egoera negoziatzeko denbora tarte berri bat zabalduko zaio orain. 

Dudarik gabe herritarren elkartasuna eta mobilizazioa beharrezkoa izan da etxe kaleratze hau gelditzeko eta horrela adierazi zuten STOP DESAHUCIOS eta herriko PLATAFORMA SOZIALEKO ordezkariek. Esan genuen ez genuela Trapagaranen familiarik etxe gabe gera zedin onartuko eta momentuz lortu dugu! Zorionak Mari Karmen eta bere familia eta zorionak egun hauetan mobilizatu zareten guztioi! Eskerrik asko!

Bitartean murrizketa eta eskubide sozialen aldeko borrokak aurrera jarraitzen du Trapagaranen. Gizarte aldaketa helburu, justizia, aukera berdintasuna eta baliabideen banaketaren bidean datorren ostegunerako konbokatuta dago HERRIKO PLATAFORMA SOZIALAren hurrengo bilera. 19:30etan anbulategi zaharrean. ETORRI!