Pages

2013-02-11

Txomin Etxebarria historialariak gure eskualdeko neguko ohiturei buruz hitzaldia emango du.

Gabonak, Carrascoliendas, Santa Ageda... neguko ohiturak dira horiek guztiak. Jatorri ezberdinekoak, kristauak batzuk, kristautasunaren aurrekoak besteak. Abertzaletasunak bultzatuak batzuk, gure herrian aspaldi sortuak besteak. Hirugarren urtea da Carrascoliendas berreskuratu eta egiten duguna. 

Gure nortasunaren jabe izatea ordea prozesu bat da, adituei entzun, zaharrekin egon, herritarrekin nahastu, herria sentitu eta hormigoiari kolore emanez bizitzea. Horregatik antolatu dugu carrascoliendasekin lotuta hitzaldi bat. Txomin Etxebarria historialariak gure eskualdeko neguko ohituren inguruan hitz egingo du otsailaren 20an herrian. Bere "costumbres y tradiciones del Valle de Somorrostro" liburua herrian aurkeztuz.