Pages

2013-02-04

Trapagaranen familia bat bere etxetik kanporatuko dute. STOP DESAHUCIOS!

Azken denboran desahucio dexente ikusi dugu telebistan. Desjabetzeak edo etxe kaleratzeak. Pentsatzen genuen urrutiko gauza bat zirela baina krisi egoera dela medio gure herrira ere iritsi da. Otsailaren 12ko data jarri diote Ugarteko familia bati bere etxea hustu eta bertatik ateratzeko. Egoera muturrekoa, larria eta latza.


Trapagaranen hilabeteak dira gai sozialen inguruan jende ezberdina elkartu eta antolatzen hasi garena. Murrizketen kontra mobilizatu gara greba orokor ezberdinetan eta hortik abiatuz gai sozialak lantzeko bilgunea sortu dugu herrian. Etxe kaleratze bat iritsi da oraingoan gure herrira. Herritar bezala familia babestu behar dugula uste dugu, ahal bezala etxe kaleratzea geldi langabeziaren kontra neurriak hartzeko eskatu eta gure herrian 1091 langabetu daudela letra larriz agerrarazi. Etxe kaleratze bat dator orain 

Trapagarandarrak gara guztiok, auzotarrak, herritarren artean beti izan dugu elkartasuna. Oraingoan ere bai elkartasunerako deia egiten dugu. Ezin dugu gure herrian etxe desjabetzerik onartu. Ezin dugu Trapagaranen familiarik etxerik gabe, kale gorrian gelditzerik onartu. Parte hartu desjabetzearen kontrako mobiolan! 

AUZOTARREN ASANBLADA IREKIA
OTSAILAK 5, ASTEARTEA 
19:30etan anbulategi zaharrean

KONTZENTRAZIO ZARATATSUA
OTSAILAK 7, OSTEGUNA
19:00etan BBKren aurrean  

DESJABETZEA GELDITU
OTSAILAK 12, ASTEARTEA
8:00etan Ugarteko Lehendakari Agirre kalean (Ugarte Berri)