Bizkaiko plataforma sozial, langabetu asanblada eta murrizketen aurkako kolektiboek aurrekontu solidario eta justuen aldeko kanpaina abiatu dute. Martxoan dira aurkeztekoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontuak eta bertan gizarte zerbitzu eta gastu sozialean murrizketak proposatuko direla aurreikusten da. Honen aurrean herritar plataforma eta koletiboek protesta kanpaina bat ipini dute martxan, Trapagarango plataforma sozialak bertan parte hartuko du eta bere bidez zabalduko dugu kanpaina herrian. Otsaila bukaeran eta martxoan beraz horren inguruan joango dira deialdi eta mobilizazioak. Parte hartu eta hartu kalea!
Murrizketa sozialik ez, gizarte zerbitzuak mantendu, gehien behar dutenak lagundu!