Pages

2013-02-21

Korrika 18 aurkezteko lehen ekintza meatzaldean: MODA DESFILEA


18. KORRIKA atean dago, martxoaren 13an abiatuko da Andoainetik martxoaren 24an Baionan amaitzeko. Data hurbiltzen ari da eta horren harira Korrikaren inguruko kultur ekintzak izaten dira herrietan. Meatzaldean Korrikaren arropa probatuz moda desfilea egingo da bihar OKEn (Ortuellako Kultur Etxean). 

Euskara Euskal Herriko hizkuntza da, historian zehar, errekonozimentu eza eta debekuen ondorioz lurraldea galtzen joan da eta horregatik dago berreskuratze prozesuan. Tamalez ordea euskara oraindik ere ez da ofiziala Euskal Herriko eskualde zabaletan (Nafarroako hegoaldea, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuan). Herritarren ekimenez bizi da bertan euskara, herritarrek sortu dituzte euskaltegiak eta ikastolak eta herritarrek ematen diote hatsa bertako euskarari. 



Euskaltegien azpiegitura ordaintzea ordea ez da dohan eta dirua behar da irakasleak zein azpiegiturak mantentzeko. Horregatik euskara eta babesgabe dauden euskaltegiak laguntzeko antolatzen du AEK-k Korrika  2 urtero,  eta horregatik parte hartzen dugu Trapagarango herritarrek bertan. Gazte mailan Korrika bultzatzeko asmoa eta nahia dugu gaztetxetik, gazte ezberdinen artean elkarlanean, bihar aztertuko dugu gaia asanbladan. Interesa baduzu etorri eta proposatu!

KORRIKA eta GAZTEAK
nola parte hartu eta euskara herrian bultzatu?
Biharko gazte asanbladan aztergai
17:00etan in the gaztetx