Pages

2013-01-03

Larunbatean ERRERRE elektrotxaranga ibiliko da Arboledan.

Gabonetako kultur ekintzak Arboledan bertoko gazteek antolatu dituzte aurten, eskolako guraso elkartearen laguntzaz. 80-90.hamarkadetan  gazteek antolaturik ekimen asko egiten ziren Arboledan. Alberguea gaztetxe moduko bat izan zen eta lokal hori izan zen hainbat iniziatibaren arima eta bihotza. Bertan irrati emisora bat egon zen Arboledara emitizen zuena, jaietarako material biltegi moduan erabiltzen zen, eskulan tailerrak egiten ziren eta beste motatako kursilloak. Urtezaharrean eta errege gauean kotilloiak antolatzen ziren bertan. Bertoko gazteek antolaturik Madalena jaiak gauza handia izaten ziren herrian eta inguruko herrietako gazteak akanpadaz joaten ziren sarri bertara. Autogestioa eta herriko gazteen inplikazioa zen bizitasun guzti zutabe nagusia.

Aurten ere Arboleda pizten hasi dela dirudi, Olentzero, erregeak, haurrentzako ekintzak antolatu dituzte herriko gazteek eta larunbat iluntzean elektrotxaranga bat arituko da kalerik kale (2.lonjero egunean alkateak ertzainak bidali zituenean jo zuen elektrotxaranga... aupa ERRERRE BAND!!). Arboledak badu identidadea eta indarra. Herri txikiak handi! herri txikiak bizirik!

LARUNBATA, 20:30etatik aurrera
ERRERRE TXARANGA BAND
Arboledako kaleetan