Pages

2013-01-28

Ituren eta Zubietakoekin hasi dira inauteriak Euskal Herrian.


Ituren eta Zubietako (Nafarroa) joaldunekin ematen zaio hasiera inauteri garaiari Euska Herrian. Hortik aurrera beste hainbat eta hainbat izaten dira, Mundakako Lamiak eta Atorrak, Lantzeko inauteria, Xiberuako maskaradak edo Baxe Nafarroako Santibate eta ondorengo Libertimendua. Trapagaranen Carrascoliendas ditugu multzo handi horren baitan.



Neguko sinesmenak eta festak dira inauteriak, Europa osoan zabaldurik daudenak. Kristautasunaren aurretiko ohiturak dira. Gizakia naturaren zikloen arabera bizi zen orduan eta negu gogorrean biziari indar emateko eta ziklo berriari oparatasuna eskatzeko neguko ospakizuna ziren inauteriak. Festa giroan, herritarrak elkartuz, txintxarri edo joareekin zarata eginez, etxez etxeko eskean... neguko iluntasunaren erdian, udaberriari eta biziari deiadarra egiten zioten.


Ondoren kristautasuna zabaldu zen Europan. Elizak ez zituen inauteriak egoki ikusten herriaren espresio leku zirelako, kontrol gabeko espazioa, debekatua zegoena esateko tokia, jendea elkartu, gehiegikeriak egin eta elkar nahasteko eta arauak hausteko espazioa zelako.  Elizaren presioak gora behera inauteriak herrian oso sustraitutako ohitura ziren eta Elizak ezin izan zituen guztiz desagertarazi. Bai ordea jatorrizko datetatik aldendu. Elizak ez zuen egoki ikusten Aste Santuan Jesusen heriotzaren garaian herrietan halako desenfreno eta festa giroa egotea. Horretarako Aste Santua aurretik 40 eguneko epealdi bat kokatu zuen non inauteri eta horrelako ospakizunak egin ezin ziren. Garizuma (cuaresma) deitzen zaio epealdi honi. Horregatik egiten ditugu gaur egun ere inauteriak Aste Santua baino 40 egun lehenago.

TRAPAGARANEN CARRASCOLIENDAS
OTSAILAREN 16ean