Badira hilabete batzuk jende ezberdinaren artean plataforma soziala martxan jarri dugula Trapagaranen. Egoera soziala larria da gure inguruan, krisiak zuzenki jotzen gaitu eta gobernuen murrizketek orain arte ezagututako eskubideak (lan eskubideak, jubilazioak, despido garantiak...) zein zerbitzuak (osasuna, hezkuntza...) kolokan jarri ditu.
1091 langabetu daude gure herrian, 380 familia dira renta de garantia de ingresosekin bizi-irauten dutenak. Noiz arte? Egoera hau salatu eta gobernuaren murrizketen kontra azaltzeko GIZA KATEA antolatu dugu ostegunerako herrian. Murrizketarik ez! Langabeturik ez! PARTE HARTU eta ETORRI!
LANGABEZIAren AURKAKO GIZA KATEA
abenduak 17, osteguna
19:30etan Boulebard tabernako erlojutik.