Ostegunean Carrascoliendas antolatzen hasteko lehengo bilera
egin genuen, ideia berriak atera ziren eta haien artean bat, egunean zehar “sketch” edo antzerki txikiak egitea izan zen.
Inauteriak askotan lotu izan dira antzerki txikiekin, non
herritarren artean gizartearen egoera,gaur egungo harremanak, herriko istorioak…
islatzen diren. Modu honetan gure kezkak landu eta adierazten ikasten dugu, eta
noski geure buruaz barre egiten. Azken
finean antzerki erraldoia den gizarte honen parodia bat egiten da, kritika bat, baina umoretik, guztion barruan dagoena azaleratuz, ondo pasatuz eta ondo
pasaraziz.
Ideia oraindik airean dago, baina denon artean zerbait
osatuko dugu, zerbait sortu, eta sortzen gozatu. Horretarako hurrengo
larunbatean URTARRILAK 19 goizeko 11:00etan bilera egongo da gaztetxean. Atera dezagun barruan daukagun artista
txikia! animatu eta etorri!