18. Korrikaren aurkezpena egin berri dute. Martxoaren 14an aterako da Andoainetik eta martxoaren 24an amaituko da Baionan. Oraindik ez dakigu Trapagarandik zein egunetan pasatuko den. Eman euskara elkarri izango da aurtengo korrikaren lema.
Trapagaran euskalduna izan zen aspaldian, baina XIX.mendearen hasieran galdu zen euskara gurean. Euskara zigortua izateak, onarpenik ez izateak eta eliteen hizkuntza gaztelania izateak eragina izan zuten horretan. Orain gazteok gara Trapagaranen euskara dugunak horregatik parte hartzen dugu gaztetxearen bidez Korrikaren inguruko ekintzen antolakuntzan. Guk sortzen dugu gure euskara, eman euskara elkarri, eman diezaiogun Trapagarani.