Pages

2012-11-25

6 hilabeteren ondoren astelenean aurkeztuko dugu GAZTETXE PUBLIKOAren proiektua udaletxean.

6 hilabete pasatu dira ekainean gaztetxe publiko proiektua aurkeztu genuenetik. Herritarrek eta elkarteek AUTOGESTIONATUko duten etxe bat sortzea da asmoa, atal ezberdinak izango dituena eta auzotarren iniziatiben sorkuntzarako balioko duena. 

Aspalditik dator eskakizuna Trapagaranen. 90.hamarkadan sortu zen gazte asanblada herrian eta gazteentzako lokalak eskatzen hasi zen. Udaletxearen ezezkoaren aurrean eraikin bat okupatzea erabaki zuten eta hortik gaur egun ezagutzen dugun gaztetxea sortu da. 

Gaztetxean hamaika kontzertu, antzerki, agerraldi, eta ekimen egin dira. Kultur ekimenak, ikastaroak, lonjero eguna ere hortik sortu zen, carrascoliendas, olentzeroren eredu herrikoiean lanean aritu da gaztetxearen bidez gazteria, San Gabrielgo jaietan inplikatu, herriko jaietan aportatu... 

Autogestioaren bidean aritu gara hamaika urtez eta esperientzia bat bizi izan du herriak horren bidez. Autogestioaren espazioak gazteon sorkuntza bultzatu dut eta herrian iniziatiba berriak sortu.

Hainbat hilabeteko eskakizunaren ondoren. Biharko eman digute udaletxean zita eta bertara joango gara autogestioan oinarritzen den espazio ireki herrikoi baten beharra azaldu eta urratsak emateko eskatzera. Aurkezpena ikusi nahi baduzu etorri:

TRAPAGARANEN AUTOGESTIOARI BAI,
GAZTETXE PUBLIKOARI BAI!

KULTURA BATZORDEA
19:00etan udaletxean