Pages

2012-11-20

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra ekitaldiak Trapagaranen.


Gazteak gara, trapagarango neska mutilak gara. Gure artean ordea nola eraikitzen ditugu geure harremanak? Institutuan, lonjetan, lagun artean... Batzutan guay, bestetan berriz menpekotasunak mugaturik, gure barruko beldurrak, nahasketa ligeak, gizarteko aurreiritziak... Gure mundua kalean gertatzen denaren islada da.

Besteetan bezala gure herrian ere gertatzen dira emakumeen kontrako erasoak. Gizonak andrea jo duela, kontrol jarrerak, humilazio psikologikoak. Askotan ingurukoek jakin gabe ixilpean eramaten dira. Bestetan ez hain urrun, gure lonjan edo institutuko klasean gertatzen zaizkigu.

Gazteak gara eta gure aurrekoek aldatu ez dutena aldatu nahi dugu. Mundu berria sortu, neska mutilen arteko harremanak berdintasunean libre egingo ditugunak. Saiatzen gara bide horretan geurea egiten.

Azaroaren 25a da emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna. Horren inguruan trapagarango AMARIS emakume taldeak antolaturik hainbat ekimen daude antolatuak herrian. Neska-mutil ekin dezagun berdintasunaren alde!

AZAROAK 22, osteguna KONTZENTRAZIOA
"Trapagaran indarkeria sexistaren kontra" 20:00tan BBKn

AZAROAK 23, ostirala POESIA IRAKURRALDI MUSIKATUA
Fatma Galia (sahara) eta Palmi Merinorekin (olerki maitea)

AZAROAK 24, larunbata 15.emakumeen ibilaldia Barakaldo-Sestao
Irteera 11:30etan Bide Onera plazatik (Barakatown)
Helmuga: 13:00etan Kasko Plaza (Sestao)