2 eguneko greba orokorra amaitu berri da Grezian. Hemen bezala han ere herritarren gain jartzen ari dira gobernuak krisiari aurre egiteko zama guztia. Zerbitzu sozialak eta lan eskubideak murriztu, IVA eta zerga orokorrak igo, pentsioak eta osasun eta hezkuntza zerbitzuak murriztu... guztia bankuen eta enpresari handien interesak mantentzeko.
Hemen ere berdin ari dira Espainiar agintariak, erreforma bat bestearen atzetik langile eta ikasleok gero eta gehiago itoaraziz. Gazteok oso zail dugu lana topatzeko, etxebizitza lortzeko, bizitzeko, etorkizuna lantzeko....
Egoera honen aurrean Europa mailan greba orokorra deitu dute asteazkenerako. CGT, ESK, CNT eta beste hainbat gizarte mugimenduk bat egin dute deialdiarekin. Trapagaranen ere zerbait egin dezakegu gobernuen neurrien aurrean protesta egiteko? Kalera atera gaitezen herritar, emakume, langabetu, langile, ikasle.. gure eskubideen defentsan.
Datorren asteazkeneko protesta antolatzeko bilera-irekia deitua dago gaurko
gaur 20:30etan ANBULATEGI ZAHARREAN
etorri eta parte hartu!
guztien artean eraiki dezagun sistema justuago bat!