Pages

2012-02-14

Lonjen normatibari buruz: zer dakigu?

ZER EGIN NAHI DU UDALAK?
Orain aste bete jakin dugu udalak lonjen jarduna arautzeko lege bat egin nahi zuela. Gaiaz informatzen saiatu gara baina udalaren asmoez ez dugu asko jakin: Ez dakite oso ondo zer egin nahi duten, ordenantza bat, gida bat edo errekomendazio bilduma bat.

Dakigun bakarra da udalak enpresa bat kontratatu duela jabeekin, auzokideekin eta lonjetako gazteekin hitz egiteko eta arau proposamen bat egiteko.

ZER DA LONJA ARAUTEGI BAT?


Euskal Herrian 6 herritan daude martxan lonjen gaineko ordenantzak, Gernika, Durango, Portugalete edo Legazpi dira horietako batzuk, beste leku batzuetan ordea gida edo errekomendazioak egin dituzte, Amurrio da horietako bat. Gaiari buruz gehiago jakiteko Amurrio, Portugalete eta Gernikako arauak aztertu ditugu, neurrietan desberdintasunak egon arren arautzen dituzten gaiak berdinak dira:

1-GARBITASUN eta OSASUN NEURRIAK
2-ORDAINKETA eta SEGURUen GAINEKOAK.
3-ORDUTEGIAK
4-AFOROA
5-KONTROL NEURRIAK ZIGORRAK

Gai hauek aztertu eta hauen gainean iritziak trukatu asmoz elkartu ginen joan den ostiralean 40 bat gazte gaztetxean.


AUZOKIDEAK, JABEAK eta GAZTEAK: 3 ALDEEN ARTEKO ADOSTASUN BEHARRA.
Gizarte fenomeno bat bihurtu da lonjena gurean, hor interes ezberdinen arteko talkak azaldu dira. Auzokideak askotan kexu dira zarataz, beste batzutan ordea ez zaie gazteak haien inguruan ikustea gustatzen eta batzutan zarata arazoak egon egoten dira.

Arautu gabeko espazioa izan da beste alde batetik lonjen espazioa, ordainketak, segurtasun neurriak , seguruak.... Nork ordaindu behar du hori guztia? Nola egingo da?

Azkenik udal erregistro bat sortuko da lonja bakoitzean zein jende mugitzen den eta arduraduna nor den, informazio hori udal agintarien eskuetan izango da eta horrek ere baldintza berriak sortuko ditu gazte munduan.

PARTEHARTZEAZ HITZ EGITEN DUTE baina zer da PARTEHARTZEA?
Interes ezberdinak eta 3 alde (jabeak, auzokideak eta gazteak) elkarbizitzarako akordio baten beharra dagoela nahiko garbi dago. Partehartzeaz dute ahoa beterik udal agintariek eta auzokide zein lonja-jabeekin 2 bilera burutu dituzte dagoeneko. Bilerak ez dira oso arrakastatsuak izan (3 auzokide eta 11 lonja jabe) baina bai nahiko esanguratsuak. Jabeek argi azaldu dute onartzen den arautegia dena dela ez daudela haien lokaletako moldaketak ordaintzeko prest. Auzkideek ordea ez dute gazterik nahi haien inguruan.

Hiru
aldeko elkarrizketa honetan gazteen aldea da ahulena, bai prentsak gaiari ematen dion trataeragatik, bai gazteei boteretik egin ohi zaion trataera paternalistagatik. Partehartzea ez da galdetzea soilik, ez da aldeen iritzia jakitea eta arautegi bat egitea. Partehartzea egiazko elkarrizketa da, gazteok auzokideen ikuspegia ulertzea baina auzokideek herriko gazteen beharrak ulertu eta herrian garatu behar dituztela onartzea. Horretarako beharrezkoa izango da gazteon aldetik maila ematea, tailerretatik landa aintzakotzat har gaitzaten lortzea. Dudarik gabe beharrezkoa izango da lonjetako gazteak elkar harturik aritzea, ideiak iritziak eta azalduko diren gaien gaineko koordinazioa izatea.

ATXIKITZEN DITUGU GERNIKAKO PROZESU PARTEHARTZAILEKO
3 ASANBLADEN AKTAK:
1.asanblada (GERNIKA): http://ttiki.com/35042
2.asanblada (GERNIKA): http://ttiki.com/35043
3.asanblada (GERNIKA): http://ttiki.com/35044