Pages

2012-02-15

CARRASCOLIENDASeko bazkarirako eman izena!


Gauza badoa aurrera eta ireki da Carrascoliendaseko bazkarian izena emateko epea. 10 eurotan izango da bazkaria eta trapagarango sukaldari kuadrilla ofizialak egingo du. Bi aukera daude izena emateko:

1-Carrascoliendas dantza ikasteko ensaioetan izena ematea.
2-Egin zure lonja edo kuadrilan zerrenda eta ekarri ostiraleko bilerara edo bestela bidali e-mailez basetxegaztetxea@gmail.com helbidera.

BERRIKUNTZAZ BETETA:
Berrikuntzekin etorriko da aurtengo edizioa:

1-URIOSTEra iritsiko da aurten Carrascoliendas. Gure inauteriaren berreskuratzeko iaz egin genituen elkarrizketen artean Uriosteko adineko jendearekin hitz egin genuen. Urioste izan zen Carrascoliendas ohitura galdu zen azken lekuetako bat, horregatik antolatu dute dantza eta kantua ikasteko tailerra Uriostearrek eta horri erantzunez bertaratuko da Carrascoliendasen komitiba bertara.

2-Auzoko inauteria berreskuratuko du Ugartek. Carracoliendasekin batera auzoan galdu zen inauteria antolatu dute berriz Ugarteko auzokideek. Goizean carrascoliendas izango dira eta arratsaldean txokolatada eta mozorro txapelketa.

3-Carrascoliendas dantza ikasteko tailerra egin dute Elgeron. Motibatuta daude Elgeroko bizilagunak eta inauterian parte hartu eta murgiltzeko asmoz tailerra antolatu dute Elgeron.

4-Carrascoliendas dantzako koplak berritu ditu DANGILISKE taldeak: BaxeNafarroako "atsegin harturik nago" doinuarekin moldatu genuen iaz Carrascoliendas dantza, orain egun osoan zehar gure inauteria girotuko duen DANGLISKE taldeak koplak Trapagaranera egokitu ditu, hemen duzue nola gelditu diren.

DANTZAPLAZA eta ERROMERIA BATEKIN AMAITUKO DA CARRASCOLIENDAS

Iazko arrakastaren ondoren gure herriko berezko inauteria herrian sustraitzea da aurtengo helburu nagusia. Horretarako iluntzean DANGILISKE taldearen dantza plaza batekin eta Andoaingo INGO AL DEU taldearen erromeria batekin amaituko da aurtengo inauteria.

ANIMATU, otsailak 25 HARTU EGUNA eta MURGILDU HERRIAN!

CARRASCOLIENDAS TRAPAGARANGO INAUTERI HERRIKOIA!