Pages

2011-09-07

LARREINETAKO JAIAK.


Bideoan ikusten moduan kriston giroa Larreinetako jaietan

TRapagarangoen ondoren heltzen dira Larreinetako jaiak. Ostiralean hasiko dira eta hauekin itxiko dira auzoetako jai tradizionalak, gero geldituko zaigu Lagorriga (irailak 17) eta azkenik Gazteguna (irailak 24).

Azken urteotan jai batzorderik gabe egon da Larreineta eta udaletxeko kultura bulegoak antolatu ditu jaiak, sota-caballo-rey estiloan eta jai batzordea zegoen garaietan baino 3 aldiz presupuesto gehiago baliatuz (guztia subkontratatua baita). Azken urteotan ordea auzo elkartearen ekimenez kultur ekintzak egiten ari dira Larreinetan, zinema, haurrentzako ekintzak eta abar... eta horrela aurtengo jai programan hainbat ekimen sartzea lortu dute, auzorako lortu dituzten buruhandiak edo igandeko trikitilariak kasu.

Auzoetako giroa indartu behar da, auzoetan sinisten dugu, bertako bizian, eta haien geroan. Horregatik izango gara asteburu honetan Larreinetan. Far westeko pistoleroak, txupito eta perreo gaua Irene tavernean, eta ardo isotonikoak gimnasiokoentzat Funin. Herri txikiek benetan zerbait badutelako, bideoan azaltzen den bezala, basati zirkuluaren barruan kanpotik heldu garen lagunei beti lekua egiten digutelako XUTIK LARREINETA!