Joan dira Bilboko jaiak eta badatoz Trapagarango jaiak eta aurtengoan berrikuntza batzuekin:
1-Udaletxean orain arte egon den blokeoa gainditu da, jai batzordea inoiz baino irekiagoa izan da, udaletxe berriaren sorrerak izan du horretan eraginik eta inoiz baino talde eta kuadrilla gehiagok parte hartu dugu antolakuntzan. Fase berri batean sartzen dira Trapagarango jaiak, eta hurrengo urteotan modelo berria definituko dugula uste dugu.
2-Txosnaguneak leku berria izango du eta barrankoko eszenatokiaren inguruan izango du bere txokoa. Gure ustez eszenatokia sobredimensionatua badago ere, espazio berriak aukera berriak emango dituela uste dugu.
3-Kuadrillen arteko liga da aurtengo apustu handiena. Ekimen honekin parte hartze kultura sortu nahi dugu gure herrian. Bilboren antzeko konpartsen edo kuadrillen giro bat sortu, egunez eta gauez. Sentsibilitate eta adin ezberdinetako jendea elkartuz. Egunero egongo da parte hartzeko ekimenen bat.
4-Herriari dagokionez, jai batzorde moduan herri ikuspegia lantzea falta zaigu, oraindik jai batzordea ez dago kohesionatua, talde bakoitza joan eta gurea botatzen dugu, baina ez dugu herriko bisiorik. Hurrengo urteetan zuzendu beharreko gauza bat dugu. Azkenean herriarentzat jai eskaintza bat egin behar dugu, horretan inplikatu behar gara, elkar eraginez eta gure txokoeriak baztertuz.
5-Azkenik, txosna gunea asko indartu dugu, baina jaiak txosna baino gehiago ere badira. Herriak egiten ditu jaiak, eta oraindik herriko hainbat gune baztertuta gelditzen dira. Kalea jai bihurtu behar dugu, jai batzorde sendo eta kohesionatu batek dinamizaturik. Hori da erronka nagusia, ikusiko dugu hurrengo urteetan nola eboluzionatzen duen.
Ondo pasa jaietan eta aurrera TRAPAGARAN!