Pages

2011-09-15

GAZTEGUNeko antolakuntza eta merkatari azoka.

Poliki poliki badoa gazteguna aurrera, ekintza gehienak badaude lotuak eta poliki poliki antolakuntza lotzen ari gara. Aurtengo gazteguna gaztetxe publikoaren aldarrikapenarekin karakterizatu dugu. Lokal bat behar dugu, gazteok autogestionatu eta kudeatuko dugun lokal bat, tailerrak eta ekintzak egiteko, proiektu berriak mamitzeko, musika ensaiatzeko. Okupaziotik egoera normalizatu batera igarotzeko garaia da. Gaztetxe bat behar dugu herriko talde guztiontzat. Gaztegunarekin gaztetxe piblikoaren 0 km-a jarri nahi dugu martxan. Gazteentzako lokal publiko autogestionatu bat behar dela aldarrikatu eta herrian zabaldu eta hortik trapagaranerako gaztetxe publiko proiektu bat definitzen hasi.

Lagorrigako jaia eta merkatarien azokan

Gaztetxe publikoaren ideia zabaltzen, gazteguneko propaganda banatzen bietan egongo gara eta bi postu jarriko ditugu. Larunbatean Lagorrigan eta igandean herriko merkatarien azokan.

Gaztegunerako laguntzaileak

Honez gain oraindik laguntzaileak behar dira datorren astean txosna muntatzeko, kartelak jartzeko, bazkaria antolatzeko, txosnako txandak antolatzeko edo elektrizitatea jartzeko. Hau guztia antolatzeko datorren igandean elkartuko gara,


igandean 19:00etan trapagarango polikiroldegian

merkatarien azokan gaztetxeak izango duen standean.
animatu lagunekin eta etorri!
GAZTETXE PUBLIKOA ORAIN!
TI-TA egingo dugu!